LEGE OHARRAK

Soinueder-en web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak.

  1. Erabilera baldintzak onartzea
  2. Informazio orokorra
  3. Web gunera sartzeko eta web gunea erabiltzeko baldintzak
  4. Jabetza industriala eta intelektuala
  5. Estekak
  6. Erantzukizun salbuespenak
  7. Datu pertsonalak babesteko politika
  8. Amaiera
  9. Aplika daitezkeen legeak eta jurisdikzioa

Soinueder-en web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak.

Baldintza Orokor hauen xedea da Soinueder-en web gunearen erabilera erregulatzea; web gunera sartzeko URL helbidea hau da: soinueder.com

Erabilera Baldintza Orokorrak egoteak ez du esan nahi Soinueder-en web gunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ezin jar daitezkeenik.

1. ERABILERA BALNDINTZAK ONARTZEA

Erabiltzaileek web guneko Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte.

Soinueder-en web gune hau erabiltzeak unean uneko lege-oharrak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar berekin; ohar eta baldintza horiek aurrerago daude azalduta.

Halaber, gune ofizial honetan eskura dauden zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko zenbait baldintza berezi, ohar edo jarraibide jarraitu beharra gerta daiteke; erabiltzaileek horiek guztiak kontsultatu eta onartu behar dituzte.

Erabilera Baldintza Orokor hauek zein Soinueder-en web-gunean erabiltzailearen esku jartzen diren zerbitzu anitzen Kontrataziorako Baldintza Orokorrak etengabe daude ikusgai Soinueder-en titularitatekoa den https://Soinueder.eus/ webgunean; erabiltzaile orok artxibatu eta inprimatu ditzake eta, beraz, aldez aurretik webgunearen erabilera baldintzen eta zerbitzu anitzak emateko oinarri izango diren kontratazio baldintzen informazioa izan dezake. ERABILTZAILEAK erosten dituen produktuei dagokienez, erosketa egiterako unean edo, nolanahi ere, hogeita lau orduko gehienezko epearen barruan, Soinueder-ek faktura justifikatzailea bidaliko dio KONTRATATZAILEARI, erabiltzaile gisa erregistratzeko bete duen inprimakian harremanetarako bide nagusi gisa eman duen helbide elektronikora, erositako produktuaren edo produktuen deskribapenarekin eta produktuon kostuarekin (zergak banakatuta adieraziz, zergarik aplikatu behar izanez gero).Halaber, KONTRATATZAILEAK, bere eremu pribatuan, eskuragarri izango ditu honako Baldintza Orokorrak zein Kontrataziorako Baldintza Orokorrak; baita kontratatuta dauzkan zerbitzu zehatzei buruzko xehetasunak eta horien indarraldia ere, ordainketak egiaztatzen dituzten fakturekin batera. Baldintza Orokor hauen edo Kontrataziorako Baldintza Orokorren edozein aldaketa egingo balitz, argi eta garbi erakutsiko litzateke Soinueder-en web-gunean, eskuratzeko erraza den leku batean. Aurrez adierazitako dokumentazio guztia inprimatu eta artxibatu egin ahal izango du KONTRATATZAILEAK eta edozein unetan eskatu ahal izango du posta elektroniko bidez, harremanetarako inprimakia erabiliz.

2. INFORMAZIO OROKORRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko uztailaren11ko 34/2002 Legeari jarraiki, jakinarazi behar da Soinueder.eus web gunea Soinueder-ek sortu duela (IFZ xxxx X, Berrezoaga auzoa s/n Pabellón 1. 48195 Larrabetzu, Bizkaia), hura dela gunearen jabea eta arduratzen dela mantentze-lanaz.

Helbidea: Berriotxoa 9, 1. 48230 Elorrio.

Tel.: +34 946 058 074

email-a: info@Soinueder.eus

3. SARRERA ETA ERABILERA BALDINTZAK

3.1 SARTZEA DOAN DA

Soinueder-en web gune ofiziala erabiltzea doakoa da. Dena den, gerta daiteke web gunean eskaintzen diren edo etorkizunean eskainiko diren zerbitzu batzuk ordaindu behar izatea; hala bada, behar den moduan jakinaraziko da.

3.2 ERABILTZAILEA ERREGISTRATZEA

Oro har, web gunean sartzeko eta web gunea erabiltzeko ez da izena eman behar, ez da erregistratu behar.

Hala ere, salbuespenak daude: zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek Soinueder-en datu-basean izena eman behar dute. Kasu horietan, Soinueder-en web guneko erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 7. klausulan zehaztu bezala tratatuko dira.

Erabiltzaileak sarbide-gakoak (erabiltzaile-izena eta pasahitza) betekizun hauei jarraiki erabiliko ditu:

Erabiltzaileak aukeratutako pasahitzak ez ditu hirugarrenen ohorea eta irudia kaltetuko eta ez ditu hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak urratuko.

Sarbide-gakoak titularrak bakarrik erabiltzeko dira; gako horiek zaintzea, gordetzea eta behar bezala erabiltzea titularraren ardura da.

Erabiltzailearen pasahitza beste norbaitek erabiltzen badu, erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe, eta horrek hirugarrenei edo erabiltzaileari berari kalteak eragiten badizkio, Soinueder ez da kalte horien erantzule izango.

Soinueder erabiltzailearen pasahitza beste inori ez erakusteko konpromisoa dauka, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

3.3 SARTZEKO ETA ERABILTZEKO MURRIZKETAK

Soinueder web gunea erabili behar da Baldintza Orokor hauek eta aplika daitekeen legezko beste edozein xedapen beteta.


Soinueder erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituztenei web gunean sartzea debekatzeko eskubidea dauka.

4. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

4.1 JABETZA INDUSTRIALA

”Soinueder” izena eta web gunean agertzen diren bestelako bereizgarriak Soinueder-enak bakarrik dira; erakundeak, gainera, erregistratuta dauzka. Horien titular delako, Markei buruzko abenduaren 17ko 17/2001 Legearen 34. artikuluaren eta aplika daitezkeen beste arau nazional batzuen arabera, bereizgarri horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dauka. Beraz, baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea debekatua dute.

Web gunean, beste titularren bat duten bereizgarriak legezko jabeen baimenarekin jartzen dira; betiere, helburu komertzialik gabe eta eskubide esklusiboak errespetatuta.

4.2 DOMEINU-IZENAK

Aurreko atalaren ildo berean, “Soinueder.eus” domeinu-izena eta web gunean sartzeko erabiltzen diren guztien titular esklusiboa Soinueder da. Domeinu-izen horiek trafiko ekonomikoan bidegabe erabiltzea erregistrotik eratorritako eskubideak urratzea da eta urratze hori Legeak aurreikusitako neurriekin jazarriko da.

4.3 EGILE-ESKUBIDEAK

Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu-programak, iturri-kodeak eta, oro har, web gunean agertzen diren sorkuntza intelektual guztiak eta gunea bera, multimedia artelan gisa, egile-eskubideak babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio.

Erabiltzaileak Soinueder-en baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusiboa dutenak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Beste edozertarako erabiltzeko, Soinueder-ek baimen zehatza eman behar du, idatziz.

4.4 EKINTZEN ERRESERBA

Web guneko erabiltzaileak aipatu eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kaltetu ditzaketen ekintzak ez burutzeko konpromisoa dauka.

Orain arte esandakoaren ildoan, web guneari lotutako Soinueder-en jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak baimenik gabe erabiltzen badira edo aipatu eskubideen jabetza eta titulartasuna urratzen bada, ekintza hori estatuko eta nazioarteko legeek ezarritako neurriekin jazarriko da.

Alde horretatik, Soinueder -ek espresuki gordetzen du beretzat jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesten dituzten ekintza zibilak eta penalak burutzeko eskubidea.

5. ESTEKAK

Soinueder-en web gunean web orrialde independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak, betiere, errespetatu egiten dira.

Halaber, Soinueder-en web gunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu Soinuederen jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

6. ERANTZUKIZUN SALBUESPENAK

6.1. EDUKIAK

6.1.1. INFORMAZIOA

Soinueder.eus web gunean agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, “jaso bezala” jartzen da; informazioa zehatza eta eguneratua dela ez da bermatzen. Beraz, Soinueder ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.

Halaber, Soinueder ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule.

Edozein modutan, Soinueder-ek arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.

6.1.2. AKATSAK

Aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete, eta Soinueder ez da horien erantzule; dena den huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa dauka.

6.1.3. HIPERESTEKAK

Web guneko estekak medio (publizitatea izan dezakete ala ez), erabiltzaileak Soinueder-en web gunea uzteko aukera ematen du. Esteka duten guneak ez daude Soinueder-eri lotuta, salbu kontrakoa esaten bada. Gauzak horrela, Soinueder ez da esteka horiek medio eskuratzen den edukien erantzule, ezta eduki horien aldaketen, erabileraren eta eskuragarritasun teknikoaren erantzule ere.

Edozein modutan, Soinueder-en web gunean legez kanpo dauden, legez kanpoko jarduerak sustatzen dituzten eta, oro har, askatasun- eta duintasun-printzipioak edo Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aitortutako balio eta eskubideak urratzen dituzte edukietarako estekarik egon ez dadin ahal duena egiteko konpromisoa dauka.

Hala, Soinueder-ek arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean legez kanpoko edukiren bat agertzen bada, berehala kentzeko.

6.1.4. EZTABAIDA-FOROAK ETA HIZKETALDIAK

Soinueder ez da web guneko foro iraunkorretan eta noizbehinkako hizketaldietan adierazten diren iritzien erantzule. Edozein modutan, Soinueder-en asmoa da mekanismo horiek behar bezala erabiltzea, jendearen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak aitortzen duen adierazpen-askatasuna errespetatuz.

6.1.5. EDUKIEN ALDAKETA

Web guneko informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizka edo noizbehinka aldatu egin daitezke; Soinueder-ek hori egiteko askatasun osoa dauka eta ez die erabiltzaileei jakinarazi behar.

6.2. WEB GUNEAREN FUNTZIONAMENDUA

6.2.1. PRIBATUTASUNA

Soinueder-ek ez du erabateko pribatutasuna bermatzen web gunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek web-gunearen erabileraren berri izan dezakete.

6.2.2. BIRUSAK

Soinueder ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.

6.2.3. HUTS TEKNIKOAK

Gunea gaizki badabil, Soinueder ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo Soinueder-i ez dagokion zerbait gertatu bada.

Soinueder-ek erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan cookieak izan ditzaketela. Cookieak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Cookiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.

Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan cookieak sartzen ez uzteko aukera dauka.

6.2.5. PROXY-CACHEA

Soinueder-ek erabiltzaileei jakinarazten die “proxy-cachea” delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo “log” direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. Soinueder-ek datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

7. DATU PERSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Soinueder-ek web guneko erabiltzaileei jakinarazten die web gunea erabiltzearen ondorioz emandako datu pertsonalekin artxibo automatizatu bat egin dezakeela; betiere, datuak babesteko arauei jarraiki.

Erabiltzaileek bermatzen dute web gunea erabiltzerakoan eman dituzten datuak egiazkoak direla. Alde horretatik, erabiltzaileen ardura da datuak eguneratuta edukitzea, unean uneko errealitatearekin bat etor daitezen. Emandako datuen ondorioz gezurrezko adierazpenak edo adierazpen okerrak egiten badira eta informazio horrek kalteak eragiten baditu, erantzuleak erabiltzaileak izango dira.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan zehaztutakoari jarraiki, datu pertsonalak bildu eta datu-fitxategi batean gordeko dira; fitxategi horren arduraduna Soinueder-en Gerentzia da.

Erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako haien datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubidea daukate. Horretarako, idatzi bat bidali behar diete Soinueder-en DBLOren alorreko segurtasun-arduradunari. Eskubide horiek erabiltzeak ez du eraginik izango web gunerako sarbidean, ezta erabiltzaileen harpidetzan ere.

Erregistratutako datuak erabil daitezke datu-bilketaren xede diren ekintzetarako eta, gainera, estatistikak egiteko, informazio zientifikoa bidaltzeko, intzidentziak kudeatzeko eta merkatu-azterketak egiteko.

Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarrenei emango zaizkie, bakarrik, aipatu helburuekin eta, betiere, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluei jarraiki; alde horretatik, interesatuen baimena hala dagokionen bakarrik eskatuko da.

Soinueder-i datu pertsonalak emateak esan nahi du erabiltzaileak ados daudela datu horiek Soinueder-ek erabiltzearekin.

Soinueder-ek datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko konpromisoa dauka, baita neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzeko asmoa ere datu horiek seguru gordetzeko eta aldatzea, galtzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren gaur egungo egoera, bildutako datuen izaera eta dauden arriskuak, bai gizakiek bai ingurune fisiko edo naturalak eragin ditzaketenak.

8. AMAIERA

Web gunearen iraupena mugagabea da, baina Soinueder-ek zerbitzu batzuk edo denak eteteko edo bukatzeko eskubidea dauka; erabaki horren berri, gainera, ez die erabiltzaileei aurretik jakinarazi behar.

9. APLIKA DAITEZKEEN LEGEAK ETA JURISDIKZIOA

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeek zuzentzen dituzte.

Soinueder-en web guneak eztabaidarik eragiten badu, eztabaida hori Espainiako jurisdikzioan bideratuko da. Alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko die; gainera, foruei uko egingo diete, espreski, foruak badituzte eta aipatutakoen desberdinak badira, noski.