Soinueder

Soinueder-en baikortasunez begiratzen diogu etorkizunari. Urteetan egindako ibilbideari esker, kalitatezko zerbitzu profesionala eskaintzen dihardugu musika, antzerki zein kultur arloko ikuskizunetan. Bidebatez, gure gain hartzen ditugu edozein motatako ekitaldietan (biltzar, konferentzia, sari banaketa…) beharrezkoak diren euskarri teknikoen ardurak. 20 urte inguruko ibilbide emankorraren ondoren, gure langileak zein ekipo teknikoak dira gure balio nagusienak, urte luzez beren konfiantza Soinueder-en jartzen jarraitzen duten bezeroez gain.

Formatu ezberdiñetako jaialdiak

Gure trebetasunari esker, formatu zein diziplina ezberdinetako jaialdien koordinazio teknikoa kudeatzen dugu. Besteak beste, Kalealdia, BAD, Ebrovisión, Jazzaldia, Hatortxu Rock, Break On Stage, Atlantikaldia, Musikaire, 40 Minutu Rock edota Ea Poesia-n dihardugu edo aritu izan gara.

Gure baliabide tekniko zein humanoek lagundu gaituzte SOINUEDER era horretako jaialdietan erreferente bilakatzen.

Ekitaldien Zerbitzu Integrala

Soinueder-ek izandako bilakaerari esker, edozein motatako ekitaldiak antolatzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, esaterako, instituzio, enpresa, kirol, elkarte zein haurren sektorean. Zerbitzu horren bitartez, bezeroak helarazi dakigukeen edozein behar asetzen dugu.

Sol Jaialdia, Innobasque sari banaketa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Bikain Sariak (Eusko Jaurlaritza), Durangoko Azoka, Spartan Race 2017, Urrezko Domina (Gipuzkoako Aldundia) edota La Vía Campesina Nazioarteko Konferentzia gure lan onaren lekuko dira.

Zuzeneko Musika

Euskal Herriko talderik esanguratsuenen kontzertu zein biren soinu, argi eta ikusentzunezkoen logistikaz eta azpiegituraz arduratzen gara.

Ken Zazpik, Berri Txarrakek, Fermin Muguruzak, Su Ta Gar-ek, Kepa Junkerak, Oreka TX-k, Esne Beltzak edota Gatibuk, besteak beste, gugan eta gure lan onarengan sinistu dute beren ikuskizunak soinuztatu eta argiztatzeko.

Zerbitzu Teknikoa

ARETO ETA ANTZOKIETAN

Zerbitzu Teknikoa areto eta antzokietan: Areto zein Antzoki ezberdinei erantzun tekniko bat ematen bereizitu gara. Beren beharrak aztertzen ditugun heinean, dagozkien aukera zein baliabideak eskaintzen dizkiegu. Modu horretan, kontzertu, antzezlan, dantzaldi eta edozein motatako ikuskizunak ospatzea ahalbidetzen dugu. Bilborock eta Olalde (Mungia) aretoak horren erakusleiho dira.

Iraupen Luzeko

Jai-Guneak

Ditugun baliabideei esker, iraupen luzeko jaialdi baten berariazko beharrizanei erantzuteko gaitasuna daukagu, hala nola, kontzertuak, antzezlanak, hitzaldiak,…

San Ferminetako, Bilboko, Donostiako, Gernikako, Barakaldoko edota Portugaleteko jai guneak bertute horren seinale dira.

Soinua

Soinu-sistemak, merkatuko marka onenekin lan egiten dugu:

D&B audiotechnik

Mikrofono-sorta zabala:

Lectrosonics, Sennheiser, Neumann, Shure, DPA...

Soinu kontrolguneak:

Digidesign, Midas, Yamaha…

Haririk gabeko sistemak eta distantzia luzeko loturak:

Lectrosonics, Sennheiser, In Ear-ak…

Argiztapena

Robotika:

Robe Lighting

Argiztapen konbentzionala eta arkitekturala:

Arri, Robert Juliat, Elan

Argiztapen kontrolguneak:

Avolites, Chamsys

Egitura-sistemak

Truss sorta zabala.

Goratze dorreak: Gennie, Fantek.

Motoreak: 1.000kg eta 500kg.

Karpa ezberdinentzako ainguratze-sistema egokiak.

Oholtzak: 2m x 1m / 2m x 0,5m / 1m x 1m

Ikusentzunezkoak

2, 3 eta 5mm-ko LED pantailak.

Plasma Wall.

80”, 52” eta 42”ko Plasma Telebistak.

20.000, 10.000 eta 5.000 lumen-etako Panasonic eta Christie proiektoreak.

Proiekzioetarako pantailak.

Irudi eta soinu

grabaketarako sistemak

Ekitaldietarako Unitate Higikorra eta zuzeneko errealizazio sistema.

Streaming-a

Aldibereko

Itzulpenak

Bosch eta Sennheiser